
13
Azaroa
2013
Herrialdeko, nazio mailako eta nazioarteko garraioa
Gaur Logistikan herrialdean, nazio mailan eta nazioartean garraioa bideratzeko profesional taldea gara, Europako edozein puntutan banaketa eta jasotzeko errekerimendu guztiei aurre egiteko prest, salgaia jatorrian jaso eta helmugan entregatzeko gure baliabideak eta Europa osoan zehar dugun laguntzaile sarea erabiliz.
Gaur Logistikan garraio berezi guztiak araudipean eta segurtasun neurri zorrotzenak betez egiten dugu, bezeroarekin adostutako epe nahiz lekuan salgaiaren entrega bermatuz, horretarako antolakuntza eta planifikazio zorrotza betez era honetan zamaren trazabilitate eta segimendua jatorritik helmugara bideratuz.